BESTELAKOAK

“Planeta urrunetako istorioak” komiki tailerra, Gasteizen

Datorren astean, apirilaren 9 eta 10ean, Arabako hiriburuko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean garatuko da Planeta urrunetako istorioak gazteentzako tailer hau.

9 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailer honetan, komikiak istorioak kontatzeko eskaintzen dituen aukerak ulertu eta garatuko dituzte. Argumentua pentsatu eta antolatu, testua eta elkarrizketak idatzi, pertsonaiak eta beraien emozioak marraztu, komikiaren gertalekua aukeratu, … Hauek guztiak narrazio bat komiki orrialde batean irudikatzeko urratsak izango dira.

Josean Morlesin ilustratzailea (UPV/ EHU) eta Karla Fernandez de Gamboa, GRETEL taldeko kidea (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Haur eta Gazte Literatura eta Hezkuntza Literarioaren Ikerketa Taldea) izango dira tailerraren arduradunak.

Tailerrean parte hartu nahi baduzue, hemen lortu ahal duzue informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button