LITERATURA

Euskal nobela beltza Bartzelonan

Otsailaren 9a bitarte, BCNegra nobela beltzaren inguruko jardunaldiak egiten ari dira Kataluniako hiriburuan. Egitarau horren baitan, euskal eleberri beltzek ere euren lekua izango dute.

Hala, otsailaren 6an, Jon Arretxe eta Jose Javier Abasolo idazleek BILBAO. La sombra del Guggenheim es alargada izenburuko mahai-inguruan parte hartuko dute. Bi idazle horiekin batera Jose Javier Abasolo La Luz Muerta liburuaren autorea ere izango da. Hitzordua La Capellan izango da, 16:00etan. Izan ere, idazleon azken lanak Bilbon gertatzen dira. Solasaldia Rosa Ribasek gidatuko du.

Arratsaldean, halaber, Bartzelonako Euskal Etxean izango dira hiru idazleak euskal literaturaz zein euren argitalpenaz berba egiteko.

Azkenik, gogoratu gaur, otsailak 4, Dolores Redondo Donostiarra ere BCNegra-n izango dela bere azken eleberria aurkezten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button