BESTELAKOAK

“Museoen Boterea” ere Artium Museoan

Dakizuenez, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Artiumek ere egitarau berezia prestatu du horretarako: lantegi irekiak, hitzaldiak, bisita gidatuak…

Museoen Nazioarteko Kontseiluak (museoen eremuan ondare kulturala eta naturala, oraina eta geroa, materiala eta immateriala sustatzen dituen entitatea) aukeratu duen leloa Museoen Boterea da.  Ideia horri jarraiki, eta bere 20. urteurrenaren ospakizunen esparruan, Artium Museoak jarduera-programa bat antolatu du, eta maiatzaren 18tik hurbil dagoen asteburuan egingo ditu jarduerak, hau da, hilaren 21ean eta 22an.

Antolatu diren ekimenak honako hauek dituzue: adin guztietarako lantegi irekiak Raisa Álavarekin eta Irantzu Lekuerekin; Poltsa kustomizatuak, Raisa Álava artistaren laguntzarekin eta Irantzu Lekue artistaren eskutik kolore askotako tximeleta hodei bat sortuko da.
Maiatzaren 22an, 20 urte, 20 arrazoi baino gehiago bideoaren aurkezpena egingo da. Artium Museoaren 20. urteurrena dela eta, “museoaren adiskideek ikus-entzunezko proiektu batean parte hartu dute, erakundearekin duten lotura iraunkorra justifikatzen duten arrazoi ugariak azalduz.”

Eta azkenik, Lorategitik bisita gidatuak antolatu dira Praktika artistikoak eta feminismoak eta Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1975-2002 aldian erakusketen inguruan, bai eta Anna Daučiková. Not Belonging To and In Solidarity With eta Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 mostren inguruan ere.

Gainera, Artiumen 20. urteurrena dela eta, museoko sarrera doakoa izango da apirilean eta maiatzean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button