BERTSOTAN

Bertsomovieda 2017 lehiaketa abian

Bertsomovieda lehiaketa berriz da martxan, eta aurten seigarren edizioa izango da. Bertsoak eta bideoen lehiaketara lanak bidaltzeko epea maiatzaren 4ra artekoa izango da.

Lan asko jasotzen dituzte urtero eta horregatik antolatzaileek honako baldintzak jarri dituzte:  gutxienez zazpi segundoko bideoak izatea, edozein formatutakoak (bideoklipa, grabatutako bertso sorta, bertsoen eta irudien arteko muntaia,…) gainera taldeka zein bakarka parte hartu ahal da, eta noski, bertan bertsoak entzun beharko dira.

Bideoak lehiaketaren webgunera igo ostean ikusi ahalko dira zaleen gozamenerako,  eta Bertsomovieda-ren webgunean botoa eman ahal izango da maiatzaren 12ra arte.

Sariak oso potoloak izango dira eta guztira 2.500 euro banatuko dira. Sariak honakoak dira:  publikoaren saria, bertsorik onenaren saria, eta beste batzuk (gazteenak, helduenak,….)
Sariak Beasainen banatuko dira maiatzaren 19an.

Lehiaketaren oinarriak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button