LITERATURA

“Babelgo torrea, andren ahotsen doinuaz” errezitaldia

Bakioko Txoberne tabernak musikaz eta erakusketez gozatzeko parada ematen du sarri, oraingoan baina, poesiari egingo diote lekua. Hala, martxoaren 7an, zapatuarekin, arratsaldeko 17:30ean hasiko da Babelgo torrea, andren ahotsen doinuaz errezitala.

Ekimenaren nondik norakoak hala deskribatu digute: “Hainbat herrialdetako andreek ama hizkuntzan gustuko duten poesia bat edota testu bat errezitatuko dute. Gurea jada ez da euskaraz eta gaztelaniaz bakarrik berba egiten duen gizartea. Eta egia bada ere gaztelania nagusitzen dena ia leku guztietan, badira beste hizkuntza batzuk gure artera etorri direnak: portugesa, alemana, penintsula kanpoko gaztelania, errumaniera, arabiera. Aberastu baino ez gaituena egiten.
Hala ba, jatorriz hizkuntza desberdinetako bakiotarrak izango ditugu errezitaldian: marokoarra, alemana, errumaniarra, portugesa, euskara, gaztelania. Errezitaldiko emakumeek eurentzako poesia, idatzi, testu esanguratsuak aukeratu eta jatorriko hizkuntzan aurkeztuko dizkigute. Hain jatorri, hizkuntza, desberdinetakoak izanda ere, ardurak, pozak, tristeziak eta pozaldiak oso antzekoak direlako, esanahi berdintsua duten berbak, ñabarduraz josita, erabiltzen ditugu. Gozatu eta gozarazteko bidea ematen digute. Eta Txoberne horretarako plaza izango da.” 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button