IKUS-ENTZUN

Munduko film labur onenak Gasteizen

Munduko film labur onenak Gasteizera ekarriko ditu Kepa Sojo eta Sonia Pacios zinemagile arabarrek zuzenduko duten iCOFF-Gasteiz ekimenak. Jaialdia apirilaren 4tik 9ra egingo da.

“Lehenengo edizio honetan, lehiaketaren nazioarteko atala informatiboa izango da, eta jaialdirik onenetan eta saririk entzutetsuenetan gehien saritutako film laburren aukeraketa bat emango da. Bigarren ediziorako, lehiaketaren ardatz izango den nazioarteko sail bat izatea aurreikusi da, eta zuzendariei Gasteizera etortzeko gonbita egingo zaie”.
Nazioarteko sail horrek Nazioartekoa izena izango du.
Sail ofizialean estatu mailako film laburrak izango dira, eta  30 minututik beherako fikzio, dokumental eta animazio lanak onartuko dira. Euskal eta euskarazko film laburrak sustatzeko, Euskotarrak atala izango da, eta arabar lanak Arabarrak sailean ikusi ahal izango dira.

“Zinemaldiak, atalen emanaldiez gain, film laburren zuzendariak protagonista dituzten eztabaidak ere izango ditu saioen ondoren, zuzendariek lehen pertsonan hitz egingo dezaten beren lanei buruz. Era berean, jarduera paraleloak izango dira gure hiria bisitatuko duten ikus-entzunezkoen munduko pertsona ospetsuekin.” Bisita hauetaz baliatuz, iCOFF-Gasteizko arduradunek publiko ororentzako hitzaldi irekiak antolatuko dituzte.

iCOFF-Gasteizek 7.500 euro banatuko ditu saritan.

Jakingarri guztiak: iCOFF-Gasteiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button