MUSIKA

Le Bukowski klubak 25 urte bete ditu

Donostiako Le Bukowski taberna ezagunak 1988. urtean ireki zituen bere ateak; aurten, hortaz, 25 urte bete ditu. Mende laurden luze eta bizi hori ospatzeko, hainbat talderekin osatutako bi kontzertu ondu ditu abenduaren 27an eta 28an Gipuzkoako hiriburuko Antzoki Zaharrean.

Hala, abenduaren 27an, lau talde arituko dira oholtzan, 20:00etatik aurrera: Makala Jazz Funk Band (Groove dantzagarria), Javier Sun (Donostiako mod heroia); Señor No (kontzertu honetarako bueltatu den punk-rock pizti donostiarra) eta Los Separatistas (hainbat taldetako kideek osatutako talde erraldoia: Atom Rhumba, Lisabö, Willis Drummond, Cubical…).

Abenduaren 28an, halaber, Gernikako Audience bandak Big Affair izeneko lan berria aurkeztuko du; Luke Amstrong britainiarrak, berriz, folk doinuak zabalduko ditu. Bigarren emanaldi hori ere 20:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button