BESTELAKOAK

Mundua ulertzeko “World Press Photo 2017” erakusketa, Montehermoson

Gaur berton abiatuko da Gasteizeko Montehermoson, World Press Photo 2017 erakusketa. Argazki-kazetaritzako lehiaketarik azpimarragarrieneko irudiak ikusteko parada azaroaren 19ra arte egongo da.

Lehiaketa preziatu honek 126 herrialdetako 5.034 argazkilariren 80.408 irudi bildu ditu edizio honetan, eta horietarik guztietarik 143 hautatu ditu epaimahaiak erakusteko eta askotariko publikoak gozatzeko. Giza-talde, edota lurralde ezberdinetako irudiak ikusiko dira, orokorrean dramatismo puntu bat erakutsiko dutenak. Gure gaurko munduaren errealitatearen isla prefektuan diren une perfektuak.

Aurtengo irabazlea Errusiako enbaxadorea Turkian erakusketa batean hil zuten unea harrapatu zuen Burhan Ozbilici-ren irudia izan da. Beste batzuk, Sioux-ek oliobidearen kontra izan duten borroka, Fidel Castroren heriotzaren ondoriozko dolua, hankarik eta besorik gabeko emakume batek kirolari bihurtzeko egin duen ahalegina, Filipinetan drogen kontra martxan jarri zen eraso bortitza, eta beste hamaika istorio interesgarri, hunkigarri eta harrigarri dira.

1955an Amsterdamen sortu zen World Press Photo munduko prentsa-argazkilaritza lehiaketa entzutetsu eta garrantzitsuena da, mundua ulertzen laguntzen duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button