
Euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, Igartza Literatura Sorkuntzako Beka antolatu beste behin. Bekak 10.000 euroko diru-laguntza izango du.
Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabeak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak.
Deialdian edonork parte har lezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza hauek bete beharko dira: lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea, eta, aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea.
Proiektuak, ekainaren 30a arte bidal daitezke udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztuta, edo udaletxeko erregistro elektronikoa erabiliz: www.beasain.eus
Garazi Kamio Anduaga, Esti Martinez Diaz de Cerio eta Olatz Mitxelena Larreta idazleek osatuko dute epaimahaiak, eta horiek irabazlea izendatuko dute irailaren 15a baino lehen.
Jakingarri guztia zehatz-mehatz, hemen.