MUSIKA

Iruñeko Nebula taberna rockzaleak maiatzeko egitaraua iragarri du

Iruñeko Nebula tabernak egundoko programazio ondu du hil honetan rock’n’roll zaleen gozamenerako. Hala, bihar bertan, The Fuzillis bandak joko du. Britainiarrek 1950eko eta 1960ko rock’n’roll instrumentala jotzen dute, gitarra eta saxofoien presentzia handiarekin. Link Wray, The Fabulous Wailers eta single zahar eta koipetsuekin ondutako bildumen jarraitzaile sutsuak dira.

Bigarren hitzordua igandean izango da: Tav Falco’s Panther Burns Memphis  eta Jon Ulecia & Cantina Bizarro. Lehenengoa Memphis hiriko kultuzko musikaria eta artista da; bigarrena, musikari eta ekoizle nafarra, lehenengoren zalea da.

Hilaren 13an, power-pop eta hard-rock doinuak entzungo dira Nebulan, Los Pepes britainiarren eta Bullet Proof Lovers donostiarren eskutik; 20an, Iruñeko Apha 60 taldeak joko du; 21ean, The Blind Shake estatubatuarren txanda izango da; eta, azkenik, 29an, The Richmond Sluts rock banda estatubatuarra arituko da.

Ekainean izango diren zenbait izen ere zabaldu dituzte: The Swamps (Japonia); The Shivas (AEB); Pow Pow Pows (Euskal Herria ) eta Zebra Hunt (AEB).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button