ARTEA

Mundu naturalaren berezko dinamikak

Alicia Martin Lopez artistak Joko amaigabea pintura erakusketa paratu du Andoaingo Bastero kulturgunean. Erakusketa apirilaren 5era bitartean izango da ikusgai.

“Abstrakzioaren lengoaiatik eta materiaren portaeraren ikerketatik abiatzen diren formatu handiko pinturazko artelanek osatzen dute erakusketa, mundu naturalaren berezko dinamikak eta horien etengabeko desagertze- eta birsortze-zikloak gogora ekartzen dituzten egiturak planteatzeko. Era organiko horiek joko amaigabe horretan parte hartzera gonbidatzen gaituzte, zeinak, aldi berean, koadro batean aldakorra den zerbait harrapatzeko ahalegin iraunkorra suposatzen duen, ezezagunaren erresumakoa dena, non zati bakoitza bere bulkadaren ondorioz sortzen eta hazten den”.

Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago, Bastero Kulturgunearen kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Alicia Martin Lopez (Plasencia, 1982) artistak Arte Ederretako Masterra egin zuen pintura digitalean eta tradizionalean espezializatuta, New Yorkeko School of Visual Arts-en. Bakarka egin ditu erakusketak Donostian, Eibarren, Madrilen, Andoainen eta Plasencian, besteak beste. New York, New Jersey, San Francisco eta Madrilgo hainbat galeriatan ere erakutsi du bere lana erakusketa kolektiboetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button