ARTEA

Hizkuntzari buruzko gogoeta Artiumen

Gasteizko Artium zentro eta museoan Ahots bat baino gehiagorekin izenburuko erakusketa ikus daiteke apirilaren 28a bitarte. Erakusketa Katarina Zdjelar (Belgrad, 1979) artistak paratu du eta hizkuntzaren inguruko hausnarketa egin nahi izan du.

Belgradeko artistaren obran hizkuntza eta ahotsa funtsezko tresnak dira. Dena dela, orain arte lan asko eign du mugimenduan dagoen irudiarekin eta soinuarekin.

Artiumen dauden lanek hizkuntzari buruzko gogoeta bilatzen dute, bertan bat egiten baitute identitatea, agintea eta komunitatea bezalako kontzeptuek. Hala, hausnarketa horren bitartez kolonialismoa edo botere harremanak aztertu nahi ditu.

Esate baterako, lan batean Ghana herrialdeko egunkarietako iragarkiak ikusten dira. Horien bitartez bisitaria kolonialismo garaietara eramaten du. Izan ere, sasoi horretan atzerriko izen berriak jartzen zizkieten bertakoei, herrialde elite intelektual eta ekonomikoaren baitan zeundela adierazteko, prestigio eta gizarte nagusitasun seinale.

Era berean, ahotsaren eta musikaren garrantzia ere nabaritzen da bere lanetan. Bere bideotan, hain zuzen, ikusten da nolako garrantzia izan zuten bi horiek espazio politikoen, bai fisikoen zein metaforikoen eraketan.

Horretaz gainera, Aitormena. World jautsitsaitsutsitsaitsugunea obran Euskal Rock Erradikala musika estiloa ere jorratzen du. Zdjelari interesatzen zaion alderdia mugimendu horren identitate elementua da. Izan ere, musikaren bidez, musikari eta jende askok euskara ikasi zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button