LITERATURA

Euskadi Literatur Saria lortu duten bi idazleak "Eztabaidak Literaturarekin" ekimenean

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da Eztabaidak Literaturarekin. Bertan, jende aurreko elkarrizketaren bitartez literaturari dagozkion zenbait gai jorratzen dira hilero. Elkarrizketak hilero burutzen dira, asteartez, 19:30etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Biharkoan, 2010ean Euskadi Literatur Sariak irabazi dituzten bi idazleak, Jose Fernandez de la Sota eta Fermin Etxegoien, literaturaz mintzatuko dira Literaturarako bizi vs Literaturatik bizi gaia jorratuz. Hau da, literatura lanbide gisa, bizitza aurrera ateratzeko bide gisa, edo literatura, inolako irabazpiderekin loturarik ez duen arte eta adierazpen modu gisa. Oraingo honetan Cesar Coca kazetari, idazle eta unibertsitateko irakaslea izango da ekitaldiaren moderatzailea.

Jose Fernandez de la Sota (Bilbo, 1960) kazetari, poeta eta narratzailea literatur kritikari gisa aritu izan da prentsan eta irratian, eta zutabeak izan ditu Euskadiko zenbait egunkaritan. Vacilación lana, gaztelaniaz idatzitako 2010eko Euskadi Literatur Saria irabazi duen liburua, Franz Kafkari egindako omenaldi poetikoa da. Bidebarrieta Kulturguneko ohiko kolaboratzaile honek aurretik ere irabazi izan du Euskadi Literatur Saria, 1998an, hain zuzen ere.

Fermin Etxegoienek (Oñati, 1966) euskaraz idatzitako Euskadi Literatur Saria lortu zuen 2010ean Autokarabana izeneko bere lehen eleberriarekin. Kazetaria eta gidoilaria da ETBko hainbat saiotan, eta Neurona eta Zeurona saiakera lana ere idatzi du.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button