MUSIKA

KLOF fanzineak bilduma bat ondu du

Bilbo eta Leonen artean zuzentzen den KLOF fanzineak Euskal Herriko eta estatuko hainbat talderen kantuekin osaturiko bilduma ondu du, ReKLOFpilatorio Underground izenburupean.
Bilduma honek, azkenengo zenbakiaren gai proposamenari lotuta dator, “underground” gaiari, alegia. Hilero KLOFen parte hartzen duten idazle eta ilustratzaileen ekarpenak laster argitaratuko dira, eta musika bildumarekin batera, fantzinearen hamahirugarren zenbakia oso berezia izango da.

Galiziako Las Heroínas eta Joao Tomba bezalako kantari mitikoak topa ditzakegu alde batetik; eta Madrilgo Hiagen, Asturiaseko Suit Tiger eta Igor Casayjardín, bestetik.
Bertoko taldeen ordezkaritza ere oparoa da: Munlet, Eten, Paniks, Magnetico Grupo Robot, La Hora del Primate, Maraca Diablo, Los Plomos, Villapellejos… Gehienak underground eszenako doinuak haizatzen dituzte.

18 talderen kantu bana biltzen ditu, horietatik Eten, Diana Lagarto, Paniks eta Maraca Diablo taldeek kanta berriak aurkezten dituzte bilduma honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button