BERTSOTAN

San Tomasekoak eta beste

Biharko egun parranderoan, ehunka saio egongo dira Euskal Herriko txoko askotan. Horietan ondo gozatu. Baina horiez gain hurrengo egunetarako badaude nabariak diren beste saio batzuk, Gabonetakoak.

Bihar ere, Bortzirietako Bertso-Eskolaren Txapelketa egongo da: Bigarren gaztaroa vs. Malerreka. Gaueko 21:00etan Atxaspin bilduko dira lehiakideak.

Hurrengo egunean,  Altsasun Bertsoberriz kultur zikloa egongo da. Ioartia kultur etxean bertso-jaialdia egingo dute Eneko Lazkoz, Uxue Alberdi eta Jon Maiak.
Larunbatean ere, Zumaiako Bertso Astearen barruan, bertsolari gazteen saioa egongo da Torreberri gaztetxean. Bertsolariak Aimar Karrika, Izar Mendiguren, Maialen Velarde, Xabi Igoa, Xabat Galletebeitia eta Maddi Sarasua izango dira.

Eta datorren astean, Okelar bertso-paper lehiaketaren sari banaketa egingo dute Mutrikun.

Hauek eta beste asko hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button