Nontzeberri

Musika beltzaren Iruñeko hitzordu handia

Beltza Weekend jaialdia irailaren 4, 5 eta 6an izango da. Bere zazpigarren edizioan Carlton Humel Smith, Acantha Lang, Barrence Whitfield & MFC Chicken eta Buttshakers taldeko Ciara Thompson arituko dira, Mango Wood madrildarrekin eta The Soulers asturiarrekin batera.

Diogun moduan, programan estatubatuar jatorriko lau abeslari arituko dira: New York-eko Carlton Humel Smith soulman eta aktorea; New Orleansko Acantha Lang soul abeslari bikaina; Barrence Whitfield rock and rollaren figura, MFC Chicken taldeak babestuta; eta St. Louis hiriko Ciara Thompson, The Buttshakers talde frantziarraren abeslaria.

Zentral aretoan joko dute talde eta artistok, eta horiekin batera, beti bezala, doako bi kontzertu ere antolatu dira: irailaren 4an, The Soulers taldearekin, eta 6an, Mango Wood taldearekin.

Musika beltzaren edertasunaz gozatzeko ondu diren kontzertuez gain, hainbat festa izango dira, musika beltzeko DJ onenen eskutik.

Exit mobile version