MUSIKA

Gaur soul eta reggae soinuak Donostian

Soul eta reggae giroetan murgilduko dira gaur, uztailaren 18an, Donostiako Be Bop aretoan bilduko diren zaleak.

Jazzaldia laster baten abiatuko da eta hiria girotzeko Los Angeles hiritik datorren Joanne Highland musikaria izango da, Donostiako Be Bop kobazuloan. 
Joanne Highland Penny Reel taldeko abeslaria da Brandon Niznik, Stan Loken, Joey Muraoka eta Benji Hamlin musikariekin, eta Euskal Herrian zehar dabil hainbat kontzertu eskaintzen.

Izan ere, gaurkoaren ostean, Bizkaira egingo du salto, eta bihar, 20:00etan Barakaldoko Txosnagunean arituko da, berriz Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor DZ diskjockey/scratcher-akin batera.




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button