MUSIKA

Mucho-k Bilboko Hika Ateneoan joko du ostiralean

Toledo hiriko Mucho taldeak Pidiendo en las puertas del infierno izenburuko lan berria aurkeztuko du ostiralean, Bilboko Hika Ateneoan,21:00etatik aurrera.

Sunday Drivers pop-rock taldeko musikariak daude Mucho proiektuan. Halere, Muchoren proposamena erabat desberdina da, 80ko urteetako influentziak eta sintetizadoreak biltzen baitira. Zuzenekoetan, hain justu, gitarrak albo batera utzi, eta sintetizadoreak izaten dira protagonista nagusiak.

Kontzertua ondu duen NuncaMas! elkartearen arabera, “Muchoren bira berria, ezbairik gabe, aitzakia egokia izango da dantzan egiteko”. Martí Perarnau, Víctor Cabezuelo, Miguel de Lucas eta Carlos Pinto musikariek osatzen dute Mucho.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button