ARTEA

Juan Aizpitarte artistaren “Mater” instalazioa, Iruñean

Ekainaren 26ra bitartean, Iruñeko Ziudadelako Labeak Juan Aizpitarte artistaren Mater izeneko erakusketa izango da ikusgai.

Aizpitarte diziplina desberdinez baliatzen da arte-hausnarketak burutzeko, eta eskulturaren, instalazioaren, graffitiaren, hiri esku-hartzearen, performance-ekintzen eta edizio-proiektuen aukerak hartzen ditu oinarri.

Mater erakusketak “zuzeneko erreferentzia egiten dio espazio hermetikoari (Hermes), zeinetatik barneranzko prozesu berriak sortzen baitira, muga iragazkorrei eta artearen jatorriari bere antzinako bertsioan. Baina baita materiari eta Amari ere. Kulturaren jaiotza ahalbidetu zuten oinarrizko kontzeptuen –Gwer (beroa), Domo (aterpea), Hito (lurraldea) eta argia (espiritualtasuna)– mugakide den proposamena da. Instalazio eskultoriko honen aktibazioaren hondarrak iraganeko ekintza baten aztarna gisa erakusten dira, non publikoak kultuaren iruditeria esoterikoa berreraikitzen baitu.”

Juan Aizpitartek Leioako Arte Ederretako fakultatean (Euskal Herriko Unibertsitatea) Eskulturako espezialitatean egin zituen ikasketak, eta gero Bordeleko (Frantzia) École Nationale Superieure de Beaux-Arts-en graduatu zen. Arte-ekoizpeneko lanaz gain, “ikusizko arteetan prestakuntza- eta hezkuntza-programak garatu eta testuinguru ezberdinetan kultura-proiektuak dinamizatzen ditu. Besteak beste, 2008an Línea Curva elkarte artistikoa eta Espacio Reflex proiektua abiatu zituen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button