ESZENA

Txotxongilo Eguna asteburuan Sestaon

Urtero lez, Bizkaiko Sestao herriak Txotxongilo Eguna hartuko du oraingoan ere, Unima Euskal Herria taldearen eskutik. Aurten dozena bat txotxongilo taldek bat egingo dute Sestaoko 2012 Txotxongilo Egunean, irailaren 7tik 9ra. Gaur goizean, aurkezpen ekitaldian jaialdiaren helburuak eta ikuskizunen nondik norakoak kontatu dituzte antolatzaileek.

Lehen egunean, Txotxongilo Eguna 2012ko inaugurazioa egingo da aurreskuarekin. Geroago, 20:00etan, El Tenderete taldeak Titereska  lana eskainiko du. Ordu erdi beranduago,  Cobaya Teatrok, Este Mundo Nuestro  o El Gran Ungenio y Dos Más lana oholtzaratuko du.

Larunbatean, mundu honen inguruan, hainbat tailer jarriko dira martxan, eta gero, Bihar taldeak,  Baleak Salba Ditzagun lana egingo du; Colectivo Humok  Hambre De Lobo; Pantzart taldeak, Boli Bili Boli; Txotxongillok,  Elurrezko Panpina; eta Pro-Ismo Cerok, Txikitxo lana.     

Igandea ere zer ikusi dezente egongo da. Hala, goizean, Antzezkizunak  Pinotxo kontatuko du; Corrado Masaccik,  Paracalles izeneko lana eta Irrintzik, Ilargiaren Txangoa. Arratsaldean, 18:00etan hasita, Panta Rheik, Monsters Show egingo du eta amaitzeko,    Azika taldeak Lau Sasoi egingo du.

Txotxongiloen magia guztia bilduko da asteburu honetan Sestaon. Joan eta gozatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button