IKUS-ENTZUN

Montxo Armendarizek zuzenduriko “Tasio” filma berriz ikusgai

Irailaren 20tik 28ra ospatuko den Donostia Zinemaldiak Montxo Armendariz zuzendariak duela 40 urte sortu zuen Tasio filma pantailaratuko du berriz. Lan horren zuzendariak Euskadiko Filmategiaren saria jasoko du Joxean Fernández erakundeko zuzendariaren eskutik.

Filma Boloniako Il Cinema Ritrovato jaialdian eta Cannesko Zinemaldian ikusgai izan da, bai eta Lumière Zinemaldian (Lyon) eta Frantziako zinema-areto komertzialetan, 2025ean.

Orain, Euskal Herrian, Donostia Zinemaldian zaharberritua izan den filma berriz ikusteko aukera izango da, hilaren 21ean (larunbata). Bertan estreinatu zen duela 40 urte.
Egun handia izango da, eta zuzendariarekin batera Patxi Bisquert, Amaia Lasa, Amaia Merino, Garikoitz Mendigutxia, Elena Uriz, Isidoro Fernández eta Paco Sagarzazu aktoreak izango dira.

Tasio Klasikoak saila zabalduko du Donostia Zinemaldian. Bertan, beste film klasikoak ikusteko aukera egongo da; besteak beste, Tatuaje, primera aventura de Pepe Carvalho (Bigas Luna, 1978), The Piano  (Jane Campion, 1993); Sha Fu (Tseng Chuang-Hsiang, 1984), Surcos (José Antonio Nieves Conde, 1951) eta Un rêve plus long que la nuit (Niki de Saint Phalle, 1976).

Gainera, Donostia Zinemaldia euskal zinemarentzako erakusleihoa izango da berriz, 20 ekoizpen egongo baitira programazioan. Nazioarteko ekitaldi honek euskal ikus-entzunezko sektoreak zinema industriaren barruan duen garrantzia indartuko du berriro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button