ARTEA

Montehermosok baditu “Proiektu Artistiko” deialdiko artistak

Montehermoso kulturuneak lau lan hautatu ditu 2022ko Proiektu Artistikoetarako deialdian. Anabel Quincoces, Natalia Suarez, Begoña Anton eta Estibaliz Sadaba dira 2022an Montehermoson lanak aurkeztuko dituzten lau artistak. Deialdiak 61 proiektu jaso ditu guztira.

Programa horren bidez tokiko artisten proiektuak landu, erakutsi eta zabaldu nahi da, eta bide batez, horien bitartez jardun artistiko garaikidearen alorrean lantzen ari diren lengoaia eta diskurtso berriak ezagutarazi.

Leyre Goikoetxea arte-komisarioak, EHUn Artearen Historiako irakaslea den Garazi Ansak eta Montehermoso kulturuneko zuzendari Luis Mª Pascualek epaimahaikideek hautaturiko artistek 6.000na euroko laguntza ekonomikoa eta katalogo baten argitarapena jasoko dituzte.

Hauek dira proiektu hautatuak:

Anabel Quincoces (Gasteiz 1968), Hydra-El fluido traslúcido. Lan hori 9 instalazio eskultorikoz osaturiko esku-hartze artistikoa da.
Natalia Suárez Ortiz de Zárate (Gasteiz, 1994), Negro Cremoso. Artistak, azken margoan abiarazi duen lan-ildotik abiatuta, tamaina handiko koadro-sorta bat sortuko du.
Begoña Antón (Bilbo 1983), Botanical Frenzy. Diziplina anitzeko proiektu honek kolonialismo botanikoaren eta landare-itsutasunaren historia jorratzen du, orkideen sukarra deitu fenomenoaren bitartez. Orkideen ea gainerako landareen ustiakuntza komertziala aztertzen du.
Estibaliz Sadaba (Bilbo 1963), Espacios para habitar. Proiektu artistiko honetan egileak instalazio bat planteatzen du (irudia, soinua, performancea, collagea eta marrazkia) emakumeek historikoki espazio publikoarekin izan duten harreman-zailtasunari buruz hausnarketa egin ahal izateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button