LITERATURA

Itzulpengintzaz datorren Literatura Eskolan

Abenduko Literatura Eskola Errenteria/Oreretan egingo da. Asteburu honetan abiatuko da, abenduaren 15ean, 10:00etatik 14:00etara Mikelazulo kultur elkartean.

Egun horretako gaia honakoa izango da: Nortzuk izan ziren gure lehen itzultzaileak? Zer ekarri ziguten euskarara?

Honetaz mintzatzeko, Karlos del Olmo EIZIEko kide itzultzaile idazlea izango da berbalagun.

Literatura Eskolan izena ematea librea da, edozein unetan egin daiteke eta saioaren ostean, gainera, elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da Txintxarri Elkartean. Larunbatean literaturaz mintzatzeko abagunerik ezin aproposagoa.

Eskola hau EIZIE, Literatura Eskola eta Mikelazulo elkartearen artean antolatu da, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

Informazio gehiago behar izanez gero, hemen klikatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button