LITERATURA

Momentu poetikoak, Mikelazulon

Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean Poesia uneak 2013 ziklo poetikoa egingo dute maiatzean eta ekainean. Hala, maiatzaren 18an, 19:30ean, Emakumeen begiradak plazara errezitaldia izango da, Miren Agur Meabe, Castillo Suarez eta Arantxa Santesteban olerkarien eskutik.

Maiatzaren 26an, Edipotoa emanaldia eta Maà taldearen kontzertua izango dira, 19:00etan. Edipotoa Nagore Legarretak eginiko argazkiekin eta hainbat idazleren olerkiekin jositako liburua da. Emanaldian, Legarretaren irudien proiekzioa eta Gorka Setien eta Haizea Arregi idazleen testuak batzen dira, Mariano Hurtadoren kontrabaxuaren musikaren laguntzarekin. Mmà taldea, aldiz, Hurtadok berak eta Okene Abregok osatzen dute. Biak ala biak Inoren Ero Ni taldeko musikariak dira.

Ekainean beste bi ekitaldi poetiko izango dira: 6an, Ataramiñe elkarteko kideen errezitaldia, eta 7an, Hedoi Etxartek eta Oier Guillanek Susa argitaletxearekin argitaratu dituzten Sinplistak eta Elkartasun basatia liburuetako poemak zabalduko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button