MUSIKA

The Icer Company “Antagonista” lan berriaren single argitaratu du

Iker Zia (Arima Sutan) musikari nafarrarren egitasmoa da The Icer Company, 2013an eratua. Bada, oraintsu, Belurbe izenburuko bigarren diskoaren single eta bideoklipa argitaratu du taldeak, Antagonista. Aurretik, Ur abisalen espedizioa diskoa izan zen.

Taldearen arabera, “Belurbe asmatutako hiria da, inguruko edozein izan zitekeena. Belurberi buruz hitz egitea gure inguruari buruz hitz egitea da, baina zuzeneko erreferentziarik gabe. Belurbe gure inguruan gertatzen eta existitzen den guztia da”.

Hala, bigarren lana hiri imajinario horren kontzeptuaren inguruan ardaztu da, “kolaboraziozko proiektu narratibo berezi bat” gauzatzeko. Egitasmo horretan, hainbat gonbidatuk parte hartu dute, tartean, Gotzon Barandiaran, Jurgi Ekiza eta Miren Amuriza.

Diskoak 13 doinu biltzen ditu: “Ongi etorriak zuen kontakizunetara. 13 istorio, 13 kantu, 13 hiri”. Taldeak energia handiko pop-rocka jorratzen du, garaikidea, eta soinu eta hitz landuekin. “The Icer Company soinu urmael handia bilakatu da, inmertsio zirraragarria proposatuz, kontzeptu mamitsu baten inguruan”.

Ikus ezazue, bada, bideo; informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero: theicercompany.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button