ESZENA

MusEkintza jaialdiaren hirugarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdiaren hirugarren edizioa irailaren 23an hasiko da, Arrantzaleen Museoan. Bertan, Alberto San Juanek eta Fernando Egozcuek musikaz eta poesiaz eginiko Amar gaztelaniazko pieza egingo dute, arratsaldeko 18:00etan. Abendura arte luzatuko da jaialdia Bizkaiko bost museo eta leku interesgarritan: Muñatones gaztelua, Mariaren Bihotza plazako aztarnategia Euskal Herria Museoa eta Bilboko Arkeologi Museoa.

Larunbateko ikusgarria Alberto San Juan aktoreak eta Fernando Egozcue gitarra-jotzaile eta konpositoreak duela ia hamarkada bat batera egin duten lanaren hautaketa da. “Bizi-poza aldarrikatzen duten hitzak eta doinuak dira, uztarturik haren kontra ari diren indarrak salatzen dituztenak. Bidaia heterodoxoa Lorca, Santa Teresa, Benedetti, Concha Piquer, Albert Pla, Machado eta Gloria Fuertesen eskutik, bere konposizio batzuk eta beste batzuenak gidari direla.”

MusEkintzaren hirugarren edizioan musika, olerkia, antzerkia, ilustrazioak eta zenbait dantza-estilo landuko dira, besteak beste. Hala, irailaren 30ean, Muñatones gazteluan Oreka TX-Amaia Elizaranek prestatutako Koklea ikuskizuna emango da. Mariaren Bihotza plazako aztarnategian Hortzmuga Antzerkiaren Lurrazpiko Ahotsak ikuskizuna izango da urriaren 31n. Azaroaren 18an Miren Agur Meabek, Sonia Ruedak eta Inunek Euskal Herria museoan emango dute Fabulak, leihoak eta beste ur batzuk ikuskizuna. Azkenik, azaroaren 25ean, Mikel Santiagok Whodunnit? ¿Quién lo hizo? misterio-jokoa egingo du Bilboko Arkeologi Museoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button