MUSIKA

Mod jaialdia eta rhythm and blues Donostian

GP Producciones-ek antolaturik, hilaren 11n, Donosti Mod 60ko hamarkadako soinuak jorratzen dituen jaialdia egingo dute. Hala, Complot tabernan Mod Time donostiarrak, Brand New Sinclairs (bizkaitarrek disko berria aurkeztuko dute) eta Los Platillos Volantes taldeek joko dute. Ondoren, Alex Cooperrek diskoak pintxatuko ditu. Sarrera erosten dutenen artean, gainera, gitarra elektriko bat zozketatuko dute. Emanaldia 21:00etan hasiko da.

Bestalde, hilaren 18an eta 19an, Mojo Workin R&B Weekend ekimenaren bigarren edizioa egingo dute. Musika beltza da jaialdi honen oinarria. Batez ere, rhythm and blues eta blues estiloko doinuak entzungo dira. Bertan, makina bat disko jartzailek, bertakoak, estatukoak eta atzerrikoak, parte hartu dute. Kontzertuez gozatzeko aukera ere izango da. Asteburu beltza Gura Gauza elkarteak antolatu du.

Hala, hilaren 18an, ostirala, 18:00etatik 22:00etara Eiger tabernan merkatu txikia, proiekzioak, solasaldiak eta disko jartzaileak izango dira. Gero, 00:00etatik 5:00ak arte, disko jartzaileak Victoria Eugenia Clubean izango dira: Constan Chao Knock Knock (Galiza); Lluis Cardenal Wig Club, Le Clean Cut (Girona), eta Jokin Mojoworkin eta Dr. Punko H.M.A. Fanzine (Altza).

Larunbatari dagokionez, jardunaldia 13:00etan hasiko da Etxebarria tabernan hartu ahal izango den adiskidetze bermuta-rekin. 14:30ean bazkaria izango da Kaskazuri jetetxean, eta 17:00etatik 20:00etara disko jartzaileak izango dira Eiger tabernan. 21:00etan, berriz, Mogambo aretoan Lord Rochester (Eskozia) eta Los Flamin’ Guays (Alacant) taldeek joko dute, eta gau erditik goizaldera bitartean disko jartzaileak arituko dira berriro ere: Jordi Duró, Boiler Club (Bartzelona); Lazy Juanma Back In Time Fanzine, Fonorama Radio (Caceres), eta Jokin Mojoworkin eta Dr. Punko H.M.A. Fanzine (Altza).

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.