MUSIKA

Emakumeek rock eta punk-ean izan duten papera aztergai Gasteizen

Astebetez, irailaren 20tik 25era bitarte, emakumeek rock eta punk-ean izan duten protagonismoaz arituko dira Gasteizko Orbain Kultur Etxean. Ekimena gaztelaniazko lelo honekin iragarri dute: De grupis a Riot Girrrrl.

Hala, irailaren 20an, The Punk Singer dokumentala pantailaratuko dute, 19:00etan. Bikini Kill riot taldearen sortzaile Kathleen Hanna musikariari buruzko filma da.
21ean, mahai-ingurua izango da, Elena Lopez Aguirre eta Miren Aranguren Etxarteren eskutik, eta 22an, Tomar el escenario dokumentala aurkeztuko dute.

Hilaren 23an eta 24an kontzertuak izango dira, Bolleria Industrial eta Las Tuerkas, hurrenez hurren.

Horretaz gainera, gai horren inguruko erakusketa dago ikusgai irailaren amaierara arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button