MUSIKA

Mobydick eta Malenkonia taldeen kontzertua izango da Orioko Txalupa Musika Antzokian

Mobydick musikari bizkaitarra eta Malenkonia talde gipuzkoarra entzuteko aukera eskainiko du Orioko Txalupa Musika Antzokiak ostiral honetan.

Mobydick-ek urte batzuk daramatza lokal txikietan kontzertu intimoak ematen. Bere kantuek emozioz beteta daude eta nortasun handiko ahotsa dauka. Mark Lanegan edo Ainara LeGardonen maite dutenek gustura hartuko dute bizkaitarraren emanaldia.

Malenkonia, berriz, Oñatitik datorren pop-rock seikotea da eta euren Hegazkadak dakar ekaitza lan berria aurkeztuko dute Orion. Zortzi hilabeteko etenaldiaren ostean, agertoki gainera igo berri dira, instrumentu festarekin: baxua, gitarrak, bibolina, saxoa, teklatua…

Txalupa musika antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button