LITERATURA

“MO. Behi euskaldun baten memoriak” erakusketa Lesakan ikusgai

Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan, Karrikiri Elkarteak eta Pamiela Argitaletxeak sortu dute bereziki gazteei zuzendua dagoen MO. Behi euskaldun baten memoriak erakusketa eta proiektu pedagogikoa. Iruñeko San Frantzisko Liburutegian ikusgai izan ostean, orain Lesakako Liburutegira emango du saltoa urriaren 6tik 19ra bitartean.

Erakusketa Bernardo Atxagaren Mo. Behi euskaldun baten memoriak liburuan eta Pello Varela gidoilariaren eta Juan Suarez marrazkilariaren MO eleberri grafikoan oinarritzen da, eta panelek, testuek, proiekzioek eta multimedia materialak osaturik dago.

“Bigarren Hezkuntzako irakasleek landutako proposamen didaktiko honen helburua, hain zuzen ere, ilustrazioetatik abiatuta bidaia bisual bat egitea eta iraganera itzultzea da, oraina ulertzeko ariketa gisa, erantzun baino galdera gehiago sortu asmoz”.

Aurreko hilabeteetan ere liburutegi sareko beste hainbat liburutegitan izan da proiektua, herrialde osoan zehar.

Hemen duzue informazio gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button