MUSIKA

Getxo Jazz jaialdiak jazz musikarik onena bilduko du

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra arte jazz guztia bilduko da Getxo Jazz jaialdian. Betiko legez, talde gazteak eta nazioarteko artista handiak bilduko dira kostaldeko herrian, kontzertu gogoangarriak emateko asmoz.

Etorriko diren batzuk Al Di Meola, Dave Holland, Jazzmeia Horn, Kurt Elling eta Marc Ribot,…. Ohiko kontzertuez gain, Talde Lehiaketako banda gazteen emanaldiak, Hirugarren Milurtekoa atala, eta familientzako kontzertuak ere antolatu dira egunotan.

Aurtengo edizioa Jazzmeia Horn (1991, Texas) abeslari gazteak irekiko du. 2015ean Thelonious Monk International Vocal Jazz Competition eta 2013an Sarah Vaughan International Jazz Vocal Competition irabazi zituen. 2017an, Hornek A Social Call izeneko bere lehen albuma kaleratu zuen, 2017an 1. postuan sailkatu zena eta 2018an Grammy baterako izendatu zutena. Bere hurrengo albumak, Love & Liberation izenekoak, 2020ko Grammy sarirako bere bigarren izendapena ekarri zion, jazz disko bokal onenaren atalean.

Hilaren 29an, osteguna, Kurt Ellingen txanda izango da (1967, Chicago). Ostiralean, hilak 30, Marc Ribot nazioarteko gitarra-jotzaile garrantzitsuenetako bat arituko da. Bi izen handi horien ostean Al Di Meola (New Jersey) gitarrista handiak hartuko du lekukoa. Eta azkenik, uztailaren 2an, Getxo Jazz agurtzeko Dave Holland (1946, Ingalaterra) baxu-jotzaile, konposatzaile eta orkestra-zuzendariak kontzertua eskainiko du.

Kontzertu hauekin batera, Talde Lehiaketaren finalera iritsi diren lau taldeak arituko dira, eta Algortako Geltokia plazako Hirugarren Milurtekoa ataleko kontzertuak ere egingo dira. Aurten  Olatz Garcia-Ergüin abeslaria, Muriel Grossman Quartet, Triskel Trio, Matthias Van den Brande Trioy, Michele Bonifati Emong arituko dira. Eta azkenik, familientzako kontzertuak ere antolatu dira Jazz for Kids proiektuaren eta Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrako instrumentista gazteen eskutik.

Programazio osoa, ordutegiak eta abar: Getxo Jazz

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button