ARTEA

Miriam Isasik “Erraldoi gorria. Kartografia lainotsua” instalazioa paratu du, San Telmo Museoan

Miriam Isasiren Erraldoi gorria. Kartografia lainotsua proiektuaren instalazioa maiatzaren 2ra bitarte egongo da ikusgai Donostiako San Telmo Museoan.

Instalazioa ikusgarria da: Bi kranpoi parea, Euskadiko hainbat zonaldetan aurkitutako Gerra Zibileko metrailaz hornitutakoak. Kranpoiek erresistentzia memoria gisa izar arrasto bat grabatzen dute. Instalazioaz gain, izenburu bereko 15-20 minutuko performancea eskainiko dute otsailaren 27an museoko elizan. Ekintza hori lehen aldiz egingo da jendaurrean. Saio honetarako sarrerak agortuta daude.

Lan hori zertan den hobeto ulertzeko honako deskribapena luzatu du Miriam Isasik berak: “Inpaktua eta energia eraldaketa-elementu gisa aurkezten dira. Izar-gorputzen mugimenduek, keinu eta omenaldi gisa arrastoa utziz, eragina dute eta gure historiaren parte dira. Hegemoniaren mende dagoen memoria kolektiboa. Instalazioak elementu ezberdinak ditu: bideoa, kranpoiak, material ezberdinen gainean egindako grabatuak. Bideoan, bizitzaren eta izarrarteko heriotzaren arteko paralelismo prozesualak ezartzen dira, baita memoria ideologikoa ere. Garenaren etorkizuna definitzen duten grabitate handiko zizare-zuloak. Arrastotik, punta lehorrean, estanpara. Oihal gaineko kartografia lainotsua, instalazioaren zati gisa.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button