IKUS-ENTZUN

36. Euskal Zine Bileraren azken txanpa

Gaur eta bihar, azken 22 filmak pantailaratuko dira Lekeitioko Euskal Zine Bileraren baitan.

Gaur berton, azaroak29, aurkeztuko den lehen filma, II. Benito Ansola bekaren bidez Maria Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxok egindakoa da: Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa.
Ondoren, Kote Camachoren Elkartea eskainiko da, eta sukaldaritza eta zinema uztartzen dituen Lara Izagirre Garizurietaren Sormenaren bide ezkutuak ikusteko aukera ere egongo da. Azkenik, Iñaki Beraetxeren Marylin lana pantailaratuko da.

Larunbatean bi sesio izango dira Lekeition. Goizeko sesioan, 12:00etatik aurrera, 1942ko Stalingradora eta gerra garaira eramango gaitu Jose Lopez Fonsecaren Niet pelikulak. Gero, Donostiako Zinemaldian izan zen Hotzanak, for your own safety pelikula egongo da, eta honen ostean, Baionatik, 24 ordu emakume euskaldun baten bizitzan film laburra.

Egun horretako beste film batzuk honakoak izango dira: Ekaitz Maitea, Beerbug eta Martina. Lehiaketaz kanpo, Izaro Gonzalezen 81 Amama ere ikusiko da.


Itxiera ekitaldia sari banaketaren inguruan ardaztuko da. Euskal Zine Bilerak sarituko dituen kategoriak ondokoak izango dira: zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, argazkia eta filmik onena. Kategoria bakoitzean profesionalentzako saria (1.160 eurokoa) eta amateurrentzako saria (1.100 eurokoa) egongo dira, eta horiez gain, 22 urte baino gazteagokoentzat ere sari berezia izango da, 600 eurokoa.

Hortaz, Euskal Zine Bilera azken txanpan sartu da. Aurrera!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button