ARTEA

Miriam Isasi artistaren “Resina, Brea y Glicerina” erakusketa abian

Irailaren 26ra bitartean, Miriam Isasi artista bisualaren Resina, brea y glicerina (Erretxina, brea eta glizerina) proiektuaren emaitza bidean jarri du Azkuna Zentroak. Proposamen artistikoak paisaiaren identitateari lotutako ikerketa da.

Artistak Azkuna Zentroak sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programaren barruan garatu du ikerketa hori. Erakusketaren nondik norakoak honela azaltzen ditu Azkuna Zentroak: “Sendabelarren eta haien sistema immunologikoen erabileratik abiatuta, proiektua konifero-basoetan hasten da, arroka-erretxina hari gidari gisa hartuta proiektuaren garapenean. Planeta metalikoen bidez, kontzeptu alkimiko gisa, hainbat eskultura landu dira, landareen zezidio-forma desberdinetan oinarrituta. Artista lanean hasi da kontzeptu horrekin eta instalazio honetan presentzia izatea nahi izan du. Transmutazio-elementuak, magiara, bitxira, biziraupenkapsuletara edo planeta-sistemetara eramaten gaituztenak. Garapen-prozesuan, Miriam Isasik sakon ikertu ditu landareen eta petrikiloen praktika sendatzailearen arteko loturak, baliabide naturalen inguruko herri-kultura eta tradizioa, eta landareen erabilera eta botanikatik egindako azterketa teknikoagoa ere bai.”

Miriam Isasi Arte Ederretan doktorea da EHUn, eta Mexikoko UNAMen egin du nazioarteko egonaldia. Ikuspuntu garaikidean kokatuta makina bat gai aztertzen ditu artearen ikuspunturik, hala nola, antropologia, historia, aktibismoa, paisaia eta memoria. Gaur egungo artistarik interesgarrienetako bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button