ARTEA

Peter Friendl artistaren erakusketa Rekalde aretoan

Friedl-ek Bilbao Song bideo-lana egin du, Henrike IV.a Espainiako enbaxadoreari harrera egiten (1817) margolana abiapuntutzat hartuz. Bertan, antzezle ez profesional batzuek eta hainbat figurantek hartu dute parte, esate baterako, Julen Madariagak eta Pirritx eta Porrotx pailazoek.

Beste margolan batzuk ere erabili ditu bere bideo konposamena egiteko, tartean, Juan de Etxebarriaren El paria castellano, Gustavo de Maezturen El orden edota Aurelio Artetaren Tríptico de la guerra.

Peter Friedl-ek irudikapenak eta haren generoek dituzten baldintza bereziak aztertzen ditu bere obran. Ereduak kontzientzia politikoari eta historikoari lotutako arazo estetikoen adierazpenak dira.

Bilbao Song bideo lana ez ezik, beste irudi konposaketak eta artista honen lan multzoak ere ikusi ahal dira Rekalde aretoan ekainaren 6a arte.

Rekalde Aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button