LITERATURA

Miren Agur Meaberekin solasaldi dialogikoa, Durangon

Durangoko Andraguneak antolaturik, datorren ostiralean solasaldi dialogikoa izango da 18:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan, gonbidatu berezi batekin: Miren Agur Meabe. Idazleak Kristalezko begi bat liburua ekarriko du besapean.

Izan ere, Durangoko Andraguneak Bizkaiko 5 emakume idazleren lanen inguruko literatur solasaldi dialogikoak antolatu ditu. Saio honetan ohiko solasaldiaz gain, idazleak liburuko pasarte batzuk irakurriko ditu.
Saioa irekia izango da, hau da, “liburua irakurrita dakartenek egilearen argibideak jasotzeko aukera izango dute, irakurri barik datozenak berriz, irakurtzeko gogoz irtengo direlakoan gaude”.

Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat idatzi du pintoreak autorretratua margotzen duen gisan, baina kristalezko ispilu berezi bati arreta jarrita.

Duela gutxi, eta Amaia Gabantxok egindako A glass eye ingelesezko itzulpenarekin, egilea eta itzultzailea, Chicagoko Unibertsitatean, New Yorken, Nevadan eta Boisen izan dira liburua aurkezten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button