LITERATURA

Miren Agur Meabek "Zazpi orduak" lana kaleratu du

Ezohiko liburua atera du idazle lekeitiarrak. Hala dio bere kontrazalean: "Liburu hau irakurtzera bazatoz, ez ezazu egin paisaia bati urrunetik begiratzen dionaren moduan, horrela ez baituzu bereiziko bertako harri, lore edo zomorrorik. Aitzitik, ibiltariaren moduan, barnera zaitez bidezidorretan, eta ibili patxadaz, paisaiak zer ematen dizun hartzeko prest. Izan ere, liburu hau ez da ohiko begiekin irakurtzekoa: edozein paraje eguzkipean edo lanbro artean itxuraldatzen zaigun bezala, hau preziatzeko, magiaren kristala ipini behar duzu begietan."

Zazpi orduak narrazio-liburu da, baina ezohikoa, hainbat ipuin eta kopla biltzen baitira istorio nagusi baten inguruan. Zatiz zati egindako eraikuntza bat da, zenbait sentipen, bizipen edo emozio azaltzeko. Testuek bigarren irakurketa bat dute, batzuetan mezu baten zerbitzuan atondutako alegoriak edo parabolak direlako.
Zazpi bizitzaren zenbakia izan da beti, eta hortik dator titulua. Denbora berezi bat, bizitzaren neurri bat, Zazpi orduak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button