BESTELAKOAK

Mintzolaren Ikerketa-Sarien deialdia

Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute Mintzolaren Ikerketa-Sarien deialdiek. Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko lankidetzan bideratzen ditu ikerketa-sari hauek.

Ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta sustapenean dihardu Mintzolak 2022. urtetik. Honela, azken hiru urteotako ildoari jarraituz, ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko deialdi berriak egin dira.

Hainbat esparrutan egin dira deialdiak: lehenengoan, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko hamar gradu- eta master-amaierako lan sarituko dira, bakoitzari 1.500 euroko zenbatekoa emanda (beraz, iaz baino bi sari gehiago); bigarrenean, aldiz, ikerketa-lan monografikoak hartuko dira kontuan eta bi sari banatuko dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Gradu- eta master-amaierako lanei dagokionez, deialdira aurkeztu daitezkeen egitasmoak 2024-2025 ikasturtean defendatuko diren lanenak izango dira. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea apirilaren 30era artekoa izango da.
Eta ikerketa-lanei dagokionez, ikerketa-lan monografikoen proiektuak onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuz. Proiektuak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke eta unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua. Eskaerak aurkezteko epea  maiatzaren 31ra artekoa izango da.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button