BERTSOTAN

Mintzola Fundazioaren bi egitasmoren berri

Gaur goizean, Mintzolan, Villabonan, bertsolaritzari buruzko doktorego-tesi bat egiteko Mintzola Fundazioaren, Mikel Laboa Katedraren eta EHUko Euskara Errektoreordetzaren beka deialdiaren aurkezpena egin da. Beste aldetik ere, Ahoa Bete Hots jardunaldien 4. edizioa ere aurkeztu dira.

Mintzola Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sorturiko ikerketaren helburu nagusia bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea da. Euskal Herriko Unibertsitatearen parte-hartzea Mikel Laboa Katedraren eta Euskararen eta Ikerketaren Arloetako Errektoreordetzen bidez gauzatu da.

Eta diogun bezala, 2013ko Ahoa Bete Hots Jardunaldiak ere aurkeztu dira, Hitza jolas: ahozko literatura eta jolasa irakaskuntzan gaiarekin.

Laugarren aldia da Mintzolan Ahoa Bete Hots jardunaldiak antolatzen direna. Bertsozale Elkartea, Kantuzale Elkartea, Antzerkizale Elkartea eta Ipuin kontalarien taldea elkartu dira kasu honetan Mintzolaren aterpean jardunaldiok antolatzera.

Honetaz guztiaz informazio mordoa duzue Mintzola Fundazioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button