LITERATURA

“Miñan” liburuaz, kulturartekotasunaz eta immigrazioaz, Amets Arzallusekin berbetan

Miñan (Susa, 2019) lana  da Amets Arzallusek idatzitako liburuaren izena. Hitz horrek anaia esan nahi du. Bada ekainaren 7an, 13:00etatik aurrera, Amets Arzallus izango da EDE Fundazioan, liburuaz, kulturartekotasunaz, immigrazioaz eta abarrez mintzatzeko.

Aipaturiko lan horretan Ibrahima Balde ginearraren bizipenei ematen dio ahotsa. Izan ere, Irungo harrera sarean ezagutu zuten elkar, Amets Arzallus asiloa eskatzen dutenei tramitazioa egiteko laguntzen zebilela. Elkarrizketa horretan sortutako harremanaren emaitza da beraz Arzallusen eleberria.

Anaia desagertuaren atzetik hartu zuen Ibrahima Baldek Europarako bidea, sorterria, familia eta bere bizitza atzean utzita. Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Hala, bidaia horren kronika da Miñan, Balderen ahotsaz eta Amets Arzallusen hitzez sortutakoa.

Liburuko trama terriblea lehen pertsonan irakurritakoan konturatzen gara jaiotze lekuak zein garrantzia duen eta zeintzuk diren benetako arazo eta bizitza oztopoak.

“Mediterraneoa zeharkatzen dutenek deshumanizatzea ezinbestekoa dute,  beraien  heriotzen, kanporatzeen edota  ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da, eta, beraz, unibertsala”, Arzallusen hitzetan.
Izan ere liburu honen istorioak horixe kontatzen eta azpimarratzen du,  “berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera, hitz egitean han balego bezala”, argitzen du Arzallusek eleberriaren inguruko azalpenak ematerakoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button