MUSIKA

Minami Deutsch, Japoniako psikodelia

Minami Deutsch banda japoniarrak Donostiako Dabadaba aretoan joko du asteazkenean, 20:30etik aurrera. Taldeak psikodelia eta kraut soinuak jorratzen ditu. Datorren astean, halaber, hilaren 15ean, Bilboko Kafe Antzokian izango dira japoniarrak.

Taldeak Krautrock estilo alemaniarra maite du, 1970eko hamarkadan eztanda egin zuena, zeinak erritmo karratu eta matematikoak eta giro psikodelikoak uztartzen dituen.

Kyotaro Miulak (gitarra, ahotsa, sintetizadorea) eratu zuen taldea 2014an, kraut estiloaren aitzindari diren Can eta Neu! taldeen itzalpean, techno minimalari ere arreta jarriz.

Hainbat disko grabatu dituzte, azkena gurean aurkeztuko duten With Dim Light. Diskoa Asiako undergroundean espezializatutako Guruguru Brain’s diskoetxe prestigiotsuak argitaratu du. Taldearen bigarren lan luzea da, eta Kyotaro Miulak talde-buruarekin batera, Taku Idemoto (gitarra) eta Keita Ise (baxua) aritu dira estudioan. Bateria, berriz, hainbat lagunek jo dute, talde, berez, hirukotea baita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button