LITERATURA

Mikelazulok Olerkarien Egunarekin bat eginez

Hatsa elkarteak apirilaren 2rako proposatu duen Olerkarien eguna ekimenarekin bat eginez, poesia errezitaldia egingo da Errenteria/Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean 19:00etan. Parte hartzea irekia izango da, bai musika zein testu aldetik.

Auxtin Zamorak, Hatsa elkartetik, hala adierazi zigun duela egun batzuk: “…egun hortan, proposatua da Euskal Herri osoan, edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberak, gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin plaza edo enparanza bat, hots, nahi duen toki bat aukeratu dezan, bakarrik, edo beste pertsona batzuekin, euskaraz idatzi eta maite dituen olerki edo testo poetiko zonbaiten, nahi duen modura, aurkezteko (irakurriz edo musikatuz, abestuz, margotuz edo abar) irakurmena egiteko.

Ekimena, Erroman, Brnon, Amsterdamen, Glasgown, New Yorken, Baionan, Parisen, Bidarten, Donostian, Iruñean, Zugarramurdin, Senperen, Oreretan, Zaldibian, Gasteizen eta Larzabalen egituratu da.

Informazio guztia ekimenaren blogean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button