BERTSOTAN

DF Bertsozale Eskola egingo dute Durangon

Urtero legez, aurten ere DF Bertsozale Eskolaren edizio berria atondu dute Durangoko Plateruenan. Eskola hil honetako ostegunetan egingo dute eta aukera ona da bertsolaritza hobeto ezagutzeko.

Ostegunean, hilak 5, hasiko da ekimena 20:00etan. Bertan, Iñaki Murua bertsolariak bertsoaldiak iruzkinduko ditu Ofiziotan eta teman, gauza bera ote? lelopean.

Datorren asteko egunean, berriz, hilak 12, Amaia Agirre bertsolariak bertsoaldiak komentatuko ditu Bakarkako lana: sententziatik iradokizunera titulupean.

Maiatzaren 19an, aldiz, hilaren azken osteguneko, maiatzak 26, bertso saioaren prestaketa egingo dute Maite Berriozabal gai-jartzailearekin. Saio horretan honako hauek parte hartuko dute: Unai Iturriaga, Gorka Lazkano, Iratxe Ibarra eta Eneko Abasolo Abarkas.

Izena emateko epea bihar amaitzen da. Posta elektronikoaren bidez egin daiteke edo Plateruenan bertan. Matrikula 10 eurokoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button