MUSIKA

Mikel Urdangarinek “Badena eta ez dena” diskoa kaleratu du

Mikel Urdangarinek Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin grabaturiko Badena eta ez dena izenekoa diskoa kaleratu du. Lan berriak artistaren errepertorio zabaleko kantu esanguratsuenetako batzuk bildu ditu, kasu honetan orkestrarako egokituak.

Mikel Urdangarinentzat “amets baten gailurra da. Egia bihurtu den ametsa. Hainbeste urte daramaten abesti propioak, Bilbao Orkestra Sinfonikoak interpretatua entzutea ohore handia da. Ilusio eta ardura handiz heldu genion lan honi, hasieratik zerbait gehiago eskaini nahi izan genuelako, ez soilik orkestrarako bertsioak”.

Urdangarinek profesional handiz osatutako talde bat bildu du, “lagun handiez inguratu nahi izan dut. Profesional onak, noski, baina pertsona hobeak. Eta hori oso garrantzitsua zen proiektu intimo eta pertsonal hau gauzatu ahal izateko. Plazer handia izan da haiekin lan egitea eta ohore izugarria”.

Bingen Mendizabal arduratu da aukeratutako ia kantu guztiak orkestrarako egokitzeaz, “erronka konplexua eta ilusionagarria izan da, exijentzia maila handikoa, baina sormenaren aldetik bere lanik zirraragarrienetako bat da. Mikelen ibilbidean nire ustez proiektu hau kulmen bat da, diskoz disko eboluzio izugarria ikusten delarik”.

Beste aldetik, Koldo Uriarte Urdangarinen bandako kidea da, eta bera da lan honen ekoizlea. Bere esanetan, proiektu hau oso interesgarria da, hirurek elkarrekin lan egin ohi dutelako.

Lan honek Mikel Urdangarinen proposamenean bilakaera profesional handia dakarr eta euskal artistek BOSekin dituzten beste proiektu batzuekiko ikuspuntu berri bat eskaintzen du. “Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Mikel Urdangarin elkarrekin sortzea gure kulturarentzako altxorra eta gainerako munduari aurkeztu beharreko proposamena da”.

Badena eta ez denak 15 kantu biltzen ditu, eta horietatik 13 Urdangarinen kantutegi ezagunaren parte dira.

Otsailaren 25ean, Mikel Urdangarinek eta BOSek kontzertua eskainiko dute Muxikebarrin, Getxon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button