LITERATURA

“Ignacio Aldecoa” ipuin lehiaketa, Araban

Euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu ahal dira lanak Ignacio Aldecoa XLVI. ipuin lehiaketan. Sari horietako bakoitzerako, 6.000 euro emango dira, eta lanak aurkezteko epea, irailaren 4an amaituko da.

Ipuinak 10 orrikoak izango dira gutxienez, eta 25 orrikoak gehienez, inprenta letraz idatziko dira (Arial 12 edo antzekoa), eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabe, eta horietako bakoitzean izenburua eta izengoitia besterik ez dira jarriko. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan hauek jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, horren baliokidearen fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein lehiaketatara aurkezten den zehaztuko dira.

Lanak Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali beharko dira irailaren 4a baino lehenago (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz). Kanpoaldean Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa jarri beharko da.

Oinarriak, osorik, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button