MUSIKA

"Sound System meeting"-a egingo dute Donostian larunbatean

Binilozko diskoak soilik, -"strictly vinyl", zehaztu dute antolatzaileek bidali duten oharrean-, jiratuko dituzten disko jartzaile hauek Jamaikako makina bat musika estilo jorratuko dute, herrialde horretako Sound System izeneko disko jartzaileen tradizioari jarraituz, hala nola, ska, rocksteady, roots, dub, bigital, edota dancehall. Sound System meeting-a larunbatean, hilak 27, izango da Donostiako Guardetxean.

Sound System kontzeptua Jamaikako Kingston hiriburuan sortu zen 50eko hamarkadan. Disko jartzaileek disko-jogailu eta potentzia handiko bozgorailuekin kargatzen zituzten kamioiak eta festak egiten dituzten hiriko kaleetan. Disko jartzaileek eratu zuten eszena hori funtsezkoa izan da Jamaikako musikak bizi izan duen bilakaera modernoan, batez ere, saka, rocksteady, reggae eta dub estiloetan. Sasoi horretan, gainera, Erresuma Batura joan ziren hainbat jamaikarrek disko jartzaileen fenomeno hau esportatu zuten. Hala, 60ko hamarkadatik aurrera erabat finkatu zen britainiar irletan. Sound Systemaren ezaugarririk nagusiena baxuen indarra da; bozgorailuetatik grabeak oldarkor ateratzen dira. Sarritan, disko jartzaileei abeslaria gehitzen zaie eta honek abestu egiten du musikaren gainetik.

Honatx adibide bat:

Revolutionary Brothers-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button