LITERATURA

Mikel Etxaburuk “Manttalingo alaba” poemategia kaleratu du

Mikel Etxaburu idazleak Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren emakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu Manttalingo alaba (Pamiela) bere poesia lan berrian.
Soiltasun argiz idatzia, “poemaz poema dakartza itsas ertzeko ziegetan barreiatutako emakumeek jasandakoak. Gaur egunera etorrita, oroimenaren aldarria ez da debalde, hari ikusezin batez lotzen du irakurlea”.
Lan honekin irabazi du Mikel Etxaburuk Ernestina de Champourcin Poesia Sari nabarmena, Arabako Diputazioak emana.

Mikel Etxaburu ondarrutarra Euskal Filologian Doktorea da, eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean irakaslea. Beste lau poema liburu ditu argitaratuta: Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014), Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016),  eta Ahaztu baino lehen, ama (Pamiela, 2021).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button