IKUS-ENTZUN

Robert Bresson zinegilearen zikloa egingo dute Bilbaoarten

Uztailaren 7tik 21era bitartean Robert Bresson zinegile frantziarraren gaineko zikloa egingo dute Bilbaoarten. Orotara lau film proiektatuko dituzte. Lehena uztailaren 7an, 19:00etan; Les Dames du Bois de Boulogne (1945).

Hurrengoa uztailaren 14an izango da, Pickpocket (1959). Uztailaren 21ean, berriz, Le Procès de Jeanne d’Arc (1962) ikusi ahal izango da, eta, azkenik, 28an Bressonen filmografiako azken pelikula proiektatuko dute, L’Argent (1983).

Robert Bresson (Frantzia, 1901-1999) XX. mendeko zinegile handienetarikoa da. Hamahiru film baino ez zituen egin ia ehun urteko bizitzan, baina bere obra itzal handiko proposamen zinematografikoa da.

Bere lehendabiziko lana 1943. urtean egin zuen, Les Anges du péché. Geroago, 1954an, Les Dames du Bois de Boulogne filma estreinatu zuen Denis Diderot idazlearen nobela batean oinarrituta; elkarrizketak josteko, gainera, Jean Cocteauren laguntza izan zuen. Film horrek, -uztailaren 7an ikusi ahal izango da Bilbaoarten-, ez zuen arrakasta handirik izan, baina lan horri esker bere belaunaldiko zinegile garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen, eta kritikaren esker ona jaso zuen.

Zikloari buruzko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button