MUSIKA

UK Bill-ek disko berriarekin ospatuko du hamargarren urtemuga

Añorgako UK Bill bandak hamar urteko ibilbidea bete du aurten. Hala, data berezi horren harira, lan berria argitaratuko du udazkenean. Laukoteak rock kutsuko kantu indartsuak idatzi ditu grabazio berri horretarako.

Disko hori bi zatitan egingo dute. Hasteko, hil honetan, lehenengo bost doinuak grabatuko dituzte, Garateko estudioetan, Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean. Gero, irailean, diskoaren bigarren erdia egingo dute.

Horrekin batera, bi bideoklip berri ere filmatuko dituztela iragarri du taldeak. “Bien bitartean, aurkezpen-biraren kontzertuak ixten ari gara”.

2004an eratu zen UK Bill, Utikan, Asgarth, Hamaika Bide eta Laurobako taldekideak bilduz. Taldea Rafa Cabezak (ahotsa, gitarra), Oier Txoperenak (gitarra), Unai Corralek (bateria) Iker Laurobak (baxua) abiatu zuten. 2010ean, baina, Iker Laurobak talde utzi zuen, eta haren ordez Iker Iparragirrek hartu zituen lau sokak.

Orain arte hiru disko argitaratu dute Añorgakoek U.K.Bill (2007), Paradisu Sekretua (2009) eta Maite/Gorroto (2012).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button