Koldo Izagirrek (Altza, 1953) gaztei zuzendutako Dumitru lana aurkeztu du gaur, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Ehun orrialde inguruko lan hori Erein argitaletxeak plazaratu du Perzebal sailaren baitan.
Euskal Herrian bizi eta errumaniar jatorria duen Dumitru izeneko gaztearen istorioa kontatzen du liburuak: “Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik,semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko dute…”.